Zorrotz

Ene 26 2023

Pasaden astean (Urtarrilak 16 an) ZORROTZ taldea Gernika Jai Alai frontoian egon zen. Jokatuta partidan Erkiaga eta Zabala txapelketatik kanpo geratu ziren Olharanen eta Basqueren aurka galdu eta gero. Post honetan gure argazkilari, IBAI URRUTIAren argazki batzuk aurki ditzakezue.

Partida ireki zuen seteko lehen hiru tantoak galdutakoak izan ziren, joko horren nondik norakoaren aurrekari gisa, eta, hortik aurrera, dirdira gutxiko lehen seta izan zen. Ez zen kantxan zeuden pilotarien jardunik onena izan. Olharanen asmoak aise irakurri zituen Erkiagak eta horixe baliatu zuen tantoak biltzeko. Atsedenaldira 8-4 aurretik heldu ziren laranjak. Hutsartearen ostean, partida ez zen gehiegi aldatu, eta pixkanaka tantoak tartekatuz, segida luzerik gabe, Erkiaga eta Zabala 15. tantora heldu ziren, zuriek 11 tanto egin zituztelarik.

Bigarren seta parekatua hasi zen, eta horren adierazle tarte horretan izandako bost berdinketak (2-2, 3-3, 4-4, 5-5 eta 7-7). Hala ere, Zabalak galdutako pilotek bidea ireki zioten bikote zuriari arratsaldeko bigarren seta eskuratzeko. Markinarrak 17 pilota galdu zituen guztira norgehiagokan zehar. Horrenbestez, Olharanen eta Basqueren lanak eta laranjek lan kaskarrak 11-15ekoa jarri zuten markagailuan.

Hirugarren setean, aldiz, behar gehien zuen bikotea bi tanto aurretik jarri zen. Orduan, baina, zurien erantzuna helduz zen, 4 tanto kateatuz. Aitzitik, Erkiagak eta Zabalak txapelketan jarraitzeko grina erakutsi eta jokoa berdintzea lortu zuten Ispasterko aurrelariak lortutako bi tantoren bidez: 3-4koa txik-txak-txula batekin eta 4-4koa bi pareta bikain batekin. Azken tanto erabakigarrian, ostera, Olharanek pilota atzera bota eta errebotea jo ondoren zabalera joan zen, eta Erkiagaren ahalegina ez zen nahikoa izan pilotakada jasotzeko. Ondorioz, txapelketa irabazteko bikote faboritoetako bat lehiatik at geratu zen.

Gauzak horrela, Olharan eta Basque sailkatu dira hurrengo fasera A multzoko lehen postuan lehiarik galdu gabe.

Animatu eta Izan ZORROTZkide! Harpidetu zaitez!

Escribe un comentario

Archivo

Tienda

Show Buttons
Hide Buttons