Make Bilbao GrAI Again

Precio Normal 29,50  incl.VAT

Autor / Egilea: Niko Vázquez

Páginas / Orrialdeak: 165

Categorías: ,

Descripción

El Bilbao «recreado» de los 80 que parece más real que el de las fotos

El artista y músico Niko Vázquez utiliza la inteligencia artificial para «reconstruir» el entorno de su infancia y juventud: «Desde fuera, parecía un ambiente apocalíptico, pero desde dentro era un campo de juego»

Bere ibilbide osoan teknologiarekin izan duen harremanetik abiatuta, aise ulertzen da “Make Bilbao Grey Again” irudi sorta. 80ko hamarkadako Bilboren arima harrapatzen saiatu da Vazquez adimen artifizialaren tresnak erabilita sortu duen proiektuan. Bi tresna erabili ditu nagusiki: Midjourney eta Leonardo izeneko adimen artifizialeko tresnak. Photoshop programarekin findu ditu beste bi tresnek sortutako irudiak.

«Adimen artifiziala asko garatzen ari da denbora laburrean. Ni hasi nintzenetik dagoeneko programa horietako batzuek beste bi bertsio berri sortu dituzte eta batetik bestera hobekuntzak nabariak dira». Funtzionamendua honako hau da: testu baten bitartez deskribatzen da sortu nahi den irudia. Parametro batzuk zehazten dira; nolabait, sistema gidatzen duzu buruan daukazun irudia sor dezan. «Inoiz ez duzu lortzen benetan nahi duzuna. Zabor asko sortzen da. Fintzen eta fintzen joan behar duzu buruan daukazun irudira gerturatu arte. Sortzen diren ehun iruditik hamar baino gutxiago gerturatzen dira nahi duzunera».

Zabor ugari eta tartean-tartean, magia. Hori da, Vazquezen hitzetan, teknologiaren funtzionamendua. «Adibidez, Bilboko seriea osatzeko, dagoeneko 10.000 bat irudi sortu ditut eta horietatik 150 hautatu ditut; gainontzeko %95 inguru baztertu egin ditut. Zabor asko sortzen da. Baina adimen artifizialak magia egiten duenean, buruan daukazunera gerturatzen denean, sekulakoa da. Programa horiek bertsioak berritzen ari dira etengabe. Aldiro asko hobetzen da erresoluzioan, baina estetika ere aldatu egiten da. Eta hasieran sortu nituen irudi batzuk berriz egiten ari naiz orain, bertsio berrituetan, irudi sorta guztia koherentea izan dadin. Adimen artifiziala abiada ikaragarrian ari da eta akatsak sortzen dituenean ere sekulakoak izaten dira; batzuetan erabat surrealistak eta besteetan, harrigarri ederrak. Beti harritu nau programatzaileek makinari gizatasun begiratu hori ematea lortzeak».

1 valoración en Make Bilbao GrAI Again

  1. gralion torile

    Valuable information. Lucky me I found your web site by accident, and I’m shocked why this accident did not happened earlier! I bookmarked it.

Añade una valoración

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

To top