BIHOTZEN TAUPADAK

Precio Normal 20,00  incl.VAT

Autora / Egilea: Maitane Azurmendi

Páginas / Orrialdeak: 102

ISBN: 978-84-09-56599-3

Depósito Legal: LG BI 01531-2023

Categorías: ,

Descripción

Kaixo, lagun, eta ongi etorri Maitane Azurmendiren mundu liluragarrira. Zorionekoa ni, elkarrekin gozatu ahalko baitugu bere marrazkiez. Ondo irakurri duzu, bai: marrazkiak dira. Izan ere, Maitanek beti esan izan du berak “marrazkiak” egiten dituela. Baina ez okerreko ideiarik egin, sentimenduz eta mezuz blai baitaude,  Maitanek sentitzen eta ikusten duen guztia islatzen duelako bere marrazkietan. Ziurrenik, horixe da bere emozio eta sentimenduak adierazteko eroso egiten zaion modu bakarra, beti galdu izan baita hitzen zurrunbiloan.

Itsasotik mendira, burutik bihotzera, Lurretik Ilargira, bizitzatik heriotzara, Nepaletik bere jaioterrira, Mungiara… Erabat “kontrajarriak” diren toki eta espazioak dira, elkarrengandik oso urrun daudenak, baina elkartu egiten dira Maitaneren arkatzak egindako trazatuaren pean, eta horrela, marrazki bilduma zoragarriak sortzen ditu. Liburu honetan jasotakoa duzu  bat.

Kolore-aukera xumearen alde eginda, beltza eta gorria, eta sinpleak diruditen trazatuekin (ni neu ez nintzateke mendi baten zirriborroa egiteko gai ere izango, eguna mendiak behatzen eta haien xuxurla entzuten pasatzen dudan arren, gero igotzeko), sentimendu asko azaleratzen ditu Maitanek, gehienok hitzen bitartez ere adierazi ezin ditugunak.

Esku artean duzun altxorrak Maitaneren emozioetan barrena eramango zaitu, askotan emozio horiek barrua urratzen badiote ere, bizitzea tokatu zaigun mundu honetan gerrak, bidegabekeriak eta berdintasunik eza nagusi baitira nonahi. Poztasuna, tristezia… alanbre arantzadunarekin josita, edo soka batekin, kafe-zurrusta batekin, ortzi-mugarekin, bihotzera daraman zain batekin…

____________________________________________________________________

Hola, y bienvenido/a al maravilloso mundo de Maitane Azurmendi, que suerte la mía, juntos vamos a poder disfrutar de sus dibujos. Sí, dibujos, ya que Maitane siempre los ha llamado dibujos, pero no te confundas, están cargados de sentimientos y de mensajes. Todo lo que siente y ve, lo plasma en sus dibujos. Probablemente, la única forma en la que se siente cómoda para expresar sus emociones y sentimientos, ya que siempre se ha perdido en las palabras.

Del mar a la montaña, del cerebro al corazón, de la tierra a la luna, de la vida a la muerte, de Nepal a su Mungia natal… Lugares, espacios diametralmente “opuestos”, muy lejanos que en el trazo del lápiz de Maitane se encuentran y dan como resultado este precioso libro recopilatorio.

Con la sencillez del negro y el rojo, en trazos aparentemente sencillos -yo sería incapaz de esbozar siquiera una montaña, y eso que me paso el día observándolas, escuchándolas para ascenderlas- consigue evocar muchos sentimientos que la mayoría somos incapaces de expresar si quiera con palabras.

Sin duda, tienes en tus manos un viaje a las emociones, las que Maitane siente, y en muchos casos le desgarran, en este mundo que nos ha tocado vivir (lleno de guerras, injusticias y desigualdades). Felicidad, tristeza…hiladas por un alambre de espino, una soga, un chorro de cafe la línea del mar, una vena del corazón…

Alex Txikon

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “BIHOTZEN TAUPADAK”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

To top