Igor Meltxor idazle, ikertzaile eta analista politikoak ‘Cabacas’ liburua aurkeztu zuen atzo, Basaurin, Zutarri tabernan. Iaz argitaratu zuen Meltxorrek liburua: “Prozesu honek iraun duen urteetan, familiak eta lagunek duintasuna erakutsi dute konplizeen eta agintarien umiliazioaren eta eskarnioaren aurrean. Zintzotasunez jokatu dute estaltzaileen lotsagabekeriaren aurrean. Haien samin eta amorru guztia, txalo eta irribarre bihurtu dute”, adierazi zuen atzo aurkezpenean Meltxorrek. Hainbat herritar bertaratu zen liburuaren aurkezpenera, baita Fina eta Manu Iñigoren gurasoak ere.
“Kasu honetan argi geratu da botereak ez duela hutsik egiten. Botereak aukera eman du gezurrak esateko, frogak ezkutatzeko, manipulatzeko, baina inoiz ez huts egiteko, nahiz eta horrek bidegabekeria nabarmena ekarri. Nahiago dute bidegabekeria ahul agertu baino”, dio Meltxorrek bere liburuan: “Justiziarik ezean, jendeak argi dauka zer gertatu zen gau hartan kalezulo hartan. Ez dago egia judizialik egitateen egiari gailentzen zaionik. Egia hori komunikabide batek zabaldutako audioetan zegoen, eta jazarri egin zuten herritarrei benetan zer gertatu zen jakinarazteagatik. Errealitatea ez zegoen epaian, ahots betearazle hartan zegoen, zeinak irratiz agindu baitzuen kalezura “guztiarekin” sartzea, eta ez zuten inputatu ere egin”.
Urtarrilaren 13an GEURIAn argitaratutako albistea:
SAILKATUTA: CABACAS, FINA LIZERANZU, MANU CABACAS, PORTADA